AVIA-k azken generazioko Innova erregaia linea garatu eta merkaturatzen du. Aditiboz osatua da, emaitza hoberenak eman ahal izateko, motorren emaitzak hobetzeko eta bere bizi iraupena luzatzeko.
AVIA erregintzak
INNOVA DIESEL-ek POWER tecnologia erabiltzen du, eta bere formulazio esklusiboari esker, potentzia eta motorraren garbiketa hobea lortzen du, gidatze goxoago eta azelerazioari erantzun hobea eskainiz. Zure depositoaren edukiera ahal bezainbat hobetzen du, apar guti agertzen baita, korrosioa saihesten baitu eta ingurumena zaintzen baitu. POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL-ek, erregai hoberenari eskatzen ahal diozun ezaugarriak ditu.
Eraginkorrago
POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL-ek produktuaren jatorrizko kalitate hoberena eta teknologia aintzinatuenak batzen ditu. Emaitza motorra pizten denetik ageri da eta haren prestakuntza orokorrean.
Nahiz eta edozein autotan, erregintzen konsumoak gidatzeko moduarekin zer ikusteko duen, baieztatzen ahal dugu POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL-ek litroka emaitza hoberenak ematen dituela. Nahiz eta bere abantaila guziak ongi agertzen diren erregularki erabiltzen delarik, POWER tecnología erabiltzen duen INNOVA DIESEL-ek beste erregaiekin nahasita erabiltzen ahal da.
Ekologikoago
Beste ezaugarri bat da azufrearen erabilpenaren beherapena bere formulazioan: 10 parte milioika baino gutiago. Kontutan artzen badugu azufreak gure hirietako aizea gehien kutsatzen duen elementuetarik bat dela, ingurumenarendako aintzinatze haundi bat dela erran dezakegu.
INNOVA DIESEL MAX-ek POWER tecnologia erabiltzen du, eta bere formulazio esklusiboari esker, potentzia eta motorraren garbiketa hobea lortzen du, gidatze goxoago eta azelerazioari erantzun hobea eskainiz. Zure depositoaren edukiera ahal bezainbat hobetzen du, apar guti agertzen baita, korrosioa saihesten baitu eta ingurumena zaintzen baitu. POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL MAX-ek, erregai hoberenari eskatzen ahal diozun ezaugarriak ditu.
Kutsatzen duten partikula gutiago egiten ditu
POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL MAX-en berrikuntza haundiena da, azufre nibelak minimora beititzen dituela. Aintzinatze haundi bat da ingurumenari buruz begira, eta horrek bere kategorian lehenbizikoa egiten du.
Motorra zaindu eta babesten du
POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL MAX-ek bere osagarrietan motorra garbia edukitzen duen metal desgaitagarri bat dauka korrosioak eta herdoiltzeak murriztuz, beraz mantentze gastuak ttikituz.
Kontsumoa ttikitzen du
POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL MAX-en formulazio berriari esker, gehienera optimizatzen ditu gama berrien Diesel motorren potentzia. Eta baieztatzen ahal dugu litroka emaitza hoberenak ematen dituela.
POWER teknologia erabiltzen duen INNOVA DIESEL MAX beste erregintzekin nahasten ahal da. Alabaina, erregintza hunen abantailak gehienera baliatzen dira bere erabilera jarraikia delarik.
Innova 95-ek duen formulazio bikainari esker, ezantza motorren emaitzak hobetzen ditu eta haien bizi iraupena luzatzen du, kontsumo eta mantentze kostuak aunitzez guttituz.
Prestakuntza hobeak eta kutsatze gutiago
Komposizio orekatu baten emaitza da, alimentazio zirkuitoa eta zilindroak babesten ditu, kombustio prozesua garatuz. Honek autoaren jokabidea hobetzen du eta elementu kutsatzaileen emisioak guttitzen ditu.
Azken generazioko Innova 98 ezantza proba zailenak gainditzeko gai da, eraginkorragoa eta garbiagoa imanta.
Bere errendimendua hobenera garatuz, Innova 98-k motorraren garbitasun hobea eskaintzen du, haren bizi iraupena luzatuz, eta mantentze kostuetan aurrezkiak eginez. Haren osagaiek injektoreak, balbulak eta zilindroak garbitzen dituzte, marruskadurak guttituz, kombustioa hobetuz eta beraz erregintza litroka kilometroak irabaziz.
Innova 98-k azelerazioari errepostu hobea eskaintzen du, bereziki gama haundiko motorretan. Erreposta ona eskaintzen du ingurumena gutti kutsatuz. Azufre kopuru ttikiak merkatuko erregintza garbienetarik bat egiten du.